
Laserrak argi bat emititzen du folikulu bilotsuaren eraldaketa bat probokatuz. Modu honetan, ilea erortzea lortzen da inguruko azala kaltetu gabe.
Laserraren energia selektiboki xurgatzen da ilearen folikuluaren pigmentuagatik –melanina- honen suntsiketa termikoa probokatuz.
Depilazioa behin betikoa al da?
Depilazioak suntsitutako ilea behin betirako deuseztatua geratzea lortzen du, eta beraz, ez da berriz ere haziko. Laser saio bakoitzean, folikulu aktiboak desagertzen dira soilik, horregatik, saio batzuk behar izaten dira zonalde bateko ile guztiak iraunkorki kendu ahal izateko. Saio bakoitzean, “pausan” ez dauden folikuluak deuseztatzen dira.
Esperientzia zabala duen profesional batek beti. Pertsonalizatutako tratamendu bakoitzaren nondik norakoak zehaztu eta hauen jarraipena egingo dio pazienteari.
Laser depilazio ekipo guztiak ez dira berdinak, eraginkortasuna handiagoa izateko bere uhinen luzeraren menpe baitaude, hala nola eraginkortasun handiagoa izateko, bere hozteko sistemaren menpe azala babestu ahal izateko. Nazioarteko komunitate zientifikoak, Diodo laserra depilatzeko tresnarik onena dela deritzo hainbat arrazoiengatik:
:: Eraginkortasun gorena emaitzetan.
:: Bere hozteko sistema bakarra dela eta, bigarren mailako ondorioak izateko arrisku txikiagoa.
:: Emaitza iraunkorra saio gutxitan (3 eta 5 saio artean gutxi gora behera).
:: Beste tratamenduak ez bezala, sistema hau azal beltzaranetan aplikatu daiteke.
:: Saio bakarra hiru hilero.