puntako estetika eta osasun zentrua
eus . es
foto

Matis

Azalak oreka galtzen du pixkanaka adinak aurrera egiten duen heinean. Azaleko zelulen arteko komunikazioa ez da hain eraginkorra, zelulen berregituratze prozesua mantsotu egiten da, azaleko defentsak gutxitu egiten dira, azala nekatu egiten da eta opakua bilakatzen da, nekatua, markatua, triste. Tristeegi.

 

Réponse Jeunesse zugana zuzendua, denboraren eragin kaltegarria aurka ekiteko.

Utzi ezazu zeure burua dinamika on baten esku, ilusioak bete zaitzala: Réponse Jeunessebizia emango dio zure azalari.

 

Zeta antzeko ehundura finak, lurrin gozo eta sentsualak, naturak eskaintzeko duen onenaren aktiboak, 20 produktuetako sorta batean aurkezten dizkizu Réponse Jeunesse, bakoitza bere helburu zehatzarekin: zure gaztetasunaren kapitala zaindu eta areagotzea.

 

Azal lehorra, mistoa, koipetsua... dena delakoa izan zure azala, sentibera izan daiteke. Betidanik sentibera, duela gutxi, gero eta gehiago edo une honetan… Dena dela, zure azala tenkaturik dago, sufritzen du. Zure azalak ezer ere jasaten ez duenaren inpresioa duzu eta ondorioz, gero eta gehiago erreakzionatzen du eguneroko eraso anitzen aurrean.

 

Bada garaia laguntzeko eta eraso horiei pixkanaka aurre egiteko.

 

Zure azalaren gehiegizko sentsibilitatea kontrolatu ahal izateko, MATIS Ikerketa Zentruak Délicate sortu du, 8 produktuetako sorta bat azal fin eta hauskor eta emotiboentzako. Zure azalari erosotasunaren zentzua zein den erakustea, hori da Délicate ildoaren helburua.

Bere abantailak 3 dira:

:: "sosegu” aktiboak

begetalak, itsasokoak, elaboratuak,.. oso eraginkorrak diren aktiboak.

:: "limurki” ehundurak

zure azala laztantzen duten leuntasunez betetako ehundurak.

:: "lasaitasunezko” lurrinak

Délicatek ukitu erlaxagarriekin bilduko zaitu.

 

Begien ingurua bereziki sentibera eta zaurgarria da eta beste zonalde batek baino zaintza espezifikoagoa behar du.

 

Matisen Contour de Yeux, ildoa, bere 7 produktuei esker oso sorta osatua da. Gure laborategiek sortu dute, profesionaltasun osoz, begi sentiberenari ere egokitu ahal izateko. Begiaren PHa errespetatzen du eta osagarri bereziki delikatuak erabiltzen dituenez soilik, bere tolerantzia ezohikoa da.

 

Lasaigarri, aringarri, indartzeko eta babesteko aktiboen selekzio zorrotz bati esker proposatutako formulen erosotasuna eta eraginkortasuna bermatu daiteke.

LEGE OHARRA
:: diseinua eta maketazioa :: Hirusta Graphic